XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aldapan gorunzko abiadura indarra:-Antolaketa: aldapa hasieran, kirolaria zutik eta geldi (bi oinak paraleloki goruntz begira) egonik, hotsezko seinalea (txilibitua, txaloa...) itxarongo du.
- Garapena: seinalea entzutean, ahalik eta azkarren, 15 edo 20 metrotara marraztuta dagoen marraraino joan beharko du.
Hiru edo bost minututako atseden tarteekin, 3-5 errepikaldi burutuko ditu.
Eta denetatik denbora onena hartuko dugu.
- Oharra: beti bezala ondo berotzeaz gain, froga hau denboraldi osoan burutu behar badute, beti aldapa bera edo malda berekoa erabiltzea ezinbestekoa da.
- Erresistentzi indarra Gorputzaren erresistentzi indarra ezagutzeko adibidea:- Antolaketa: lurrean etzanda, eta besoak buruaren lerro berean luzatuz, eskuekin espalderari helduko diogu.
-Garapena: kirolariak, 20 sg.tan, espaldera eta zorua ahalik eta gehienetan hankekin ikutzen ahalegindu behar du.
10 edo 15 sg.tan zenbat alditan ikutzen duen ere ikusi dezakegu.
- Oharra: espalderarik eduki ezik, eskuekin, beste lankide baten hankei heldu diezaiekegu.
Hanken erresistentzi indarra ezagutzeko adibidea:- Antolaketa: salto egitean juxtu-juxtu iristen garen altuera baten azpian kokatuko gara.
Erreferentzia gisa soka, makila... jar dezakegu.
- Garapena: 30 sg.tan, kirolaria, jauzien bidez, altuera hori ahalik eta aldi gehienetan ikutzen ahaleginduko da.
3.5.3.- Abiadura
Abiadura, ekintza motoreak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko kirolariak duen kapazitatea da.
Abiaduraz hitzegiterakoan, hiru abiadura mota bereiz ditzakegu: alde batetik bestera desplazatzekoa, estimulo baten aurrean erreakzionatzekoa, eta mugimendu jakinak egitekoa.
Beraz, nagusiki bi abiadura mota ikus ditzakegu, alde batetik abiadura ez-ziklikoa (jauziak, jaurtiketak, ostikadak...), eta bestetik, abiadura ziklikoa (korrika, txirrindularitza, edo igeriketako mugimendu errepikatuen azkartasuna).